Esaera zaharrak eta ditxoak

Ditxoak esaldi errimadunak dira, barre eragitekoak edo ziria sartzeko erabiltzen direnak.


Haritz eroriari orok egur.
Besteen zoritxarretik etekina atera nahi dugu.
“Hacer leña del árbol caído”

Arbolak, bizi deno, baduke itzala.
Ezperantza ez da inoiz galdu behar.

Sardina bat jan, sardina bat lan.
Indarra izateko, ongi elikatu beharra dago.

Txerri gosetiak, ezkurra amets.
Zerbaiten gabezia duenak huraxe nahi du.

Ogi gogorrari, hagin zorrotza.
Lan zailei gogor heldu behar zaie.
“ A buen hambre, no hay pan duro”

Errementiaren etxean, zotza burruntzi.
Batzuetan gauza bat falta da inoiz falta behar ez lukeen tokian.
“En casa del herrero, cuchara de palo”

Urak dakarrena, urak daroa.
Erraz lortutakoa erraz galtzen da.

Ur bilduak, saltorik handiena.
Gauza eta pertsona batzuek arriskurik gabeak dirudite, baina ez dira halakoak..

Ur joanari, presarik ez.
Gauzak garaiz egin behar dira, berandu izan baino lehen.

Diruak aldapa guztiak berdintzen ditu.
Dirua izanez gero, dena lortu ahal da.

Hobe da “to” bat hamabi “emango diat” baino.
Hobeak dira eskuan ditugun gauzak agian izango ditugunak baino.
“Más vale pájaro en mano que ciento volando”

Ondasunak baino, izen ona hobe.
Hobe da pertsona zintzoa izatea aberatsa izatea baino.

Begi itsuak, negarrik ez.
Ikusten ez dugunak edo ez dakigunak ez digu sufriarazten.
“Ojos que no ven, corazón que no siente”

Umearen zentzuna, etxean entzuna.
Umeek ikusten dutena ikasten dute.

Katuaren umea, atzaparkari.
Umeak gurasoen antzekoak izaten dira.

Auzoko umeak negarrik ez.
Bakoitzak berari gertatutakoa sentitzen du, ez besteei gertatutakoa.

Eguzkia eskuan eta ilargia nahi.
Guztia duenak beti nahi du gehiago.

Plazan barrez, etxean negarrez.
Gauzak ez dira diruditen modukoak izaten.

Auzoko artoa etxeko ogia baino hobea.
Ez daukaguna daukaguna baino hobea iruditzen zaigu.

Herrik bere lege, etxek bere aztura.
Nor bere erara bizi da.

Gezurra esan nuen Getarian, ni baino lehenago atarian.

Goizeko laino gorri, gaueko iturri.

Ez egin gaitzik, eta ez izan beldurrik.

Ez da ogirik, neke gaberik.

Gogoko tokian, aldaparik ez.


Txapela buruan eta ibili munduan.

Geroa, alferraren leloa.

Itsuen herrian begibakarra errege.
"En el país de los ciegos el tuerto es el rey"

Abadearen lapikoa txikia baina gozoa.